XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta gaur egun, zeharo bazterturik dago iritzi hau.

Japoi aldekoekin ere egin izan dira ikasketa batzuk, bainan deus segurorik atera ez.

Beste garai batzuetan, Turkia, Hungaria eta Suomi-Finland deitu herrietako mintzairekin batetara artzen ohi zen euskera.

Orai, aldiz, erabat bazter dagoen iritzia da.

Gauza bera, Wilhelm von Humboldt famatuak aldarrikatutako vasco-iberismo deritzana; alegia, euskera eta peninsula ibérica delakoan mintzatu zateken iberikoa bat ekartzea.

Bainan jakintsuek diotenez, iritzi hau ez daiteke gaurkoz behintzat sostenga, frogamendu seguru eta sakonik ez dago eta.

Zer dakigu orduan euskeraren itur-buruari buruz? Bada, lehen erran duguna, deus guti.

Aizeari eginikako galdera da, egunen batetan menturaz, xurituko dena; agian, gaur ditugun baino ikasbide baliosagoak izanen dira eta orduan, aillekitza!, beste ameka gauzekin batetara euskeraren segeretu aunitz ere jakin ahal izanen dira.

Dena den, egiazki dakiguna zera da: euskera bizirik heldu zaigula gaur artio, eta prehistoriadoreek diotenez Jose Miguel Barandiaran apez jauna buru delarik mendetan zehar behialako garaietara itzulirik, ez da euskaldunak kanpotik etorri zirela frogatzen duen aztarrenik ikusten; euskaldunok, beraz, ez garela hemendik millaka urtetan mugitu.

Behar bada, orai dugun lurralde baino haundiagotan, bainan beti ere Europako xoko honetan.

Egiten diren prehistoriko ikasketa guztiek hura baizik ez dute adierazten.

Baina hel dezaiogun euskerari, eta derragun laburki bada ere, nolakoa den euskeraren berezko egitura.

Itz bitan nolabait ere adierazteko, gehien bat aglutinante deritzan tankerakoa dela erran daiteke, bai eta berezitasun nabarmen bat atzizkiaren edo sufijoaren aberastasuna dela ere; hor du euskerak erro nagusienetarik bat.

Bestea, aditza da, gehienean perifrastiko deitu modukoa, eta joskera berezi baten oinarria.

Elemento inquirido delakoak duen garrantzia ere nabarmena da, aditz aurretik joanki esaldi baten zentzu eta esan-nahia finkatzen dituena baida.

Eta aski da gai honetaz.

Bestaldetik, erran dugun denekin ez da segitzen euskera berezko uts eta garbian heldu dela gure egunetara.